E-posta

ONGI ETORRI!!

lunes, 18 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA

Gaitasun digitala
Gaitasun digitalari buruzko bideo bi hauek ikusi ditugu bat ikt-ek hezkuntzan ematen dituzten zenbait aukera berriak erakusten dituena eta bestea interneten erabilera egokiari buruz hitz egiten duena.

Lehenengo bideoan ikus dezakegu nola ikt-ek hezkuntzarako baliabide berriak eskaintzen dizkiguten, hau da, lehen ikasleek zenbait kontzeptu edo eduki ikasi eta barneratu ahal izateko euren irudimena erabili behar zuten eta orain aldiz interneten bidez informazio hori eskuragarri dute modu fisikoago batean. Honen adibidea giza gorputzaren barne funtzionamendua, Eguzkiaren edota Marteren itxura... Honekin esan nahi duena zera da, ikt-en bitartez hezkuntza transformatu egin dela.

IKT-en erabilera egokia

Bigarren bideoan, Tiscar Lara agertzen da internetaren erabilera egokiari buruz hitz egiten. Berak gaitasun digitala (idazkera eta irakurketa digitalak) ikuspuntu kritiko batetik interpretatzea eta informazio hori berreraikitzea azpimarratzen du.

Alde batetik, garrantzia handia ematen dio kontuz ibiltzeari sarean argazkiak, datuak eta abarreko zera pertsonalak eskegitzeari. Interneten dauden hainbat konpainien (google, microsoft...) atzetik nork edo nortzuk dauden eta horiek eskatzen dituzten baldintzak nolabait dudatan jartzea aholkatzen du, hau da, dena sinestu beharrean galderak proposatzea eta horien erantzunak bilatzea.

Bestetik, internet "ekosistema" bat dela aipatzen du, zera da, bertan dagoen informazioa kontsumitu eta ekoiztean datza. Ez du balio besteek ekoiztutakoa kontsumitzea gero ezer ere ez bada eskeintzea horren truke. Bakoitzak bere ikuspuntua publikatzearen alde dago bera.

domingo, 17 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Eten digitala
Irakurri dugun artikuloa Julio Cabero Almenarak idatzitakoa da eta bertan eten digitalari buruz hitz egiten du.

Artikulo honetan autoreak argi uzten du eten digitala betidanik eman den fenomenoa dela, baina zertan datza? Giza talde batzuek, beraien adinagatik, generoagatik, egoera ekonomikoagatik edo ikuspegi kulturalagatik ezin izan dute zenbait teknologiatara hurbildu, ez kontsumitzaile gisa, ezta ekoizle gisa ere.
Beraz, eten digitala ondorengoa litzateke: sarea erabiltzeko aukera duten pertsona, instituzio, gizarte edota herrialdeen eta ez dutenen artean sortzen den desberdintasuna.

Autoreak 6 eten digital mota bereizten ditu:


-Eten ekonomikoa: herrialdeen ekonomia mailari dagokio, beraz, diferentzia herri pobre eta aberatsen artean emango da. Maila ekonomikoak eragina du tecnología berrietan eta hauen erabileran.
- Hezkuntzaren araberako etena: IKTak erabiltzeko beharrezkoa da formakuntza egokia izatea. Izan ezean, teknologia berriak ez dira probetxugarri izango.


-Hizkuntza etena: sarean hizkuntza mugatua daukagu; hau da, Internet batik bat ingelesez dago.
- Adin etena: adinaren arabera teknologia berria ezagutzak eta aplikazioak zeharo desberdinak dira. Sarean erabiltzaile gehienak gazteak dira (25-34 urte).


- Generoen arteko etena: teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak gizonezkoak dira. 
- Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena: tekonologia berriak ez daude hezkntza premia bereziak pairatzen dituzten ikasleei egokituta.
Dena den, eten digitala azaltzerako orduan, bi joera nagusi bereiztu daitezke: alde batetik, biguna eta bestetik, gogorra. Lehenengoan, arazoa teknologiaren azpiegituretan egongo litzateke. Joera gogorrean (errealistagoa), ordea, arazoa gizarte kapitalistan ematen diren desberdintasun sozial eta ekonomikoen ondorioa da.
Beraz, eten digitalaren arazoari irtenbidea ematea ez da gauza erraza. zer egin dezake hezkuntza arazo honen aurrean? Testuan agertzen den lehenengo neurria, gizakien baldintza eta ezaugarriei moldatu gabeko azpiegiturak sortzea da. Hau da, pertsonek teknologia berrietara sarbide erraza izan behar dute. Esan beharra dago aurrekoarekin ez dela nahikoa, pertsonek prestakuntza jaso beharko dute, hots, alfabetatze digitala funtsezkoa da, horietatik etekin handiena eskuratzeko. Alfabetatze hau, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonengana hedatu behar da. Bestalde, gelako dinamikan, jardueretatik probetxu gorena lortzeko, irakasleek teknologia berrien inguruan formakuntza gehiago izan beharko dute. Gainera, autoreak dio enpresa eta hezkuntzaren arteko lankidetza estuagoa izatea beharrezkoa dela, enpresa eta industria mundutik eskuratu ahal ditugun esperientziak eta egokitzapenak hezkuntzaren munduan erabilgarriak izan ahal direlako. Azkenik, aipatu behar da adierazgarria dela eten digital ezberdinen oztopoak apurtzeko kontzientzia soziala sortzea beharrezkoa dela.

Orduan, zer egin dezakegu guk eskolan?
Hezkuntzak oso paper garrantzitsua du, bereziki, alfabetatze digitalaren bitartez. Alfabetatze digitala ez da soilik ordenagailuak fisikoki erabiltzen ikastea, baizik eta, IKT-ak modu kritikoan erabiltzen ikastea da. Gaur egun informazio asko dago eta hori modu kritikoan kudeatzen eta erabiltzen jakin behar dugu. Jarrera honi dagokionez, hezkuntzak eta, bereziki, eskolak eskuartze handia du. Lan hau aurrera eraman ahal izateko irakasleen formakuntza beharrezkoa da.

martes, 8 de marzo de 2011

Testu birsartua aprobak

Eskola 2.0 San Ignacio eskolan: Ipuinak bideoan Eskola 2.0 jaio berria dugu gure artean eta jadanik emaitza interesgarriak ikusten ditugu. Getxoko San Ignacio eskolako IKT eredu proiektuaren arduradunak, Patxi Bustinzak, blog bat sortu du ikastetxeko irakasleei baliabideak eta tutorialak eskuratzeko asmoz. Bertan, besteak beste, oso baliabide interesgarri eta haur hezkuntzako geletan aprobetxagarri bat eskaintzen digu: Ipuinak bideoan Hona hemen San Ignacio eskolako IKT-PREMIA bloga: http://sanignaciokoiktpremia.blogspot.com/ Dena den, hau ez da eskolako lehengo esperientzia blogosferan: 2008ko azaroan sortu zen http://www.blogak.com/sanignacio/aurkibidea-indice ikasleak idazle izateko asmoarekin. Laster http://sanignacioeskola.blogspot.com/ bilakatu zen

domingo, 6 de marzo de 2011

Informazioa eta Ezagutza

 Bideo honek informazioaren gizatea eta ezagutzaren gizartea azaldu eta konparatzen ditu, ezagutzaren gizartea informazioaren gizarteaaren garapenaren ondorioa izan beharko litzakeela aipatuz.

Informazioaren gizartea

Bideo honetan, informazioaren gizartea zer den laburki azaltzen da, azkenik, hausnarketa pertsonalerako lekua utziz.

Informazioaren gizartea

Hona hemen bideo bat non Informazioaren gizartearen zenbait ezaugarri aipatu eta azaltzen diren.

Informazioaren gizarteari buruzko informazio gehiago artikulu honetan.

lunes, 21 de febrero de 2011

The machine is us


 “The machine is us” bideoari buruzko hausnarketa 

Gaur egungo web-a posiblea da XML testuaren bitartez, baina testu digital mota honen aurretik beste testu mota bat erabiltzen zen zeinarekin ezagutzen eta erabiltzen dugun web 2.0.-a ezin izango zen posible.

 XML testuaren aurretik HTML testu digitala aurkitzen dugu, honetan formatua eta edukia batera zihoazen eta horren ondorioz, formatu kodigoak ezagutzen ez zituen pertsonak ezin zuen testu digitalik sortu. XML-n aldiz, formatua eta edukia banatu daitezke eta informazio digitala web-etik libreki mugitu daiteke formatua kontuan izan barik. XML testuari esker edozein pertsonak edozein motatako informazioa web-era igo eta hortik mugi dezake, testu digitala, argazkiak, bideoak eta abar.

 Makina gu garela esaten duenean, zera esan nahi du, gutariko bakoitzak informazioa web-era igotzen dugun bakoitzean web horren sorrera ahalbidetzen dugula. Web-ean aurkitzen ditugun datuak gu geuk igotakoak eta antolatutakoak dira, hau da, “link” bat sortzean, etiketaren bat jartzean, web sistemari (makinari) irakasten diogu, horrek esan nahi du guk web-a sortzen dugula eta beraz, gu geu makina garela. Web-a ez da soilik informazioa lotzea, pertsonak lotzea baizik, hortaz, gu geu gara web-a.
  
Hau guztiaren ondorioz, esan beharra dago gu geu (pertsonak) web-a osatzen dugunez eta beraz, horren parte garenez informazioa igo, mugitu, konpartitu, sortu…egiten dugunean web horretan parte hartzen duten beste pertsonak kontuan izan behar ditugula. Honekin autore eskubideak, autoretza, nortasuna, etika, estetika, erretorika, autoritatea, pribatutasuna, komertzioa, maitasuna, familia eta gure burua beraren kontzeptuak, aldatu egin dira gizartearen ikuspuntu berri honen bitartez (web 2.0).