E-posta

ONGI ETORRI!!

domingo, 17 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Eten digitala
Irakurri dugun artikuloa Julio Cabero Almenarak idatzitakoa da eta bertan eten digitalari buruz hitz egiten du.

Artikulo honetan autoreak argi uzten du eten digitala betidanik eman den fenomenoa dela, baina zertan datza? Giza talde batzuek, beraien adinagatik, generoagatik, egoera ekonomikoagatik edo ikuspegi kulturalagatik ezin izan dute zenbait teknologiatara hurbildu, ez kontsumitzaile gisa, ezta ekoizle gisa ere.
Beraz, eten digitala ondorengoa litzateke: sarea erabiltzeko aukera duten pertsona, instituzio, gizarte edota herrialdeen eta ez dutenen artean sortzen den desberdintasuna.

Autoreak 6 eten digital mota bereizten ditu:


-Eten ekonomikoa: herrialdeen ekonomia mailari dagokio, beraz, diferentzia herri pobre eta aberatsen artean emango da. Maila ekonomikoak eragina du tecnología berrietan eta hauen erabileran.
- Hezkuntzaren araberako etena: IKTak erabiltzeko beharrezkoa da formakuntza egokia izatea. Izan ezean, teknologia berriak ez dira probetxugarri izango.


-Hizkuntza etena: sarean hizkuntza mugatua daukagu; hau da, Internet batik bat ingelesez dago.
- Adin etena: adinaren arabera teknologia berria ezagutzak eta aplikazioak zeharo desberdinak dira. Sarean erabiltzaile gehienak gazteak dira (25-34 urte).


- Generoen arteko etena: teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak gizonezkoak dira. 
- Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena: tekonologia berriak ez daude hezkntza premia bereziak pairatzen dituzten ikasleei egokituta.
Dena den, eten digitala azaltzerako orduan, bi joera nagusi bereiztu daitezke: alde batetik, biguna eta bestetik, gogorra. Lehenengoan, arazoa teknologiaren azpiegituretan egongo litzateke. Joera gogorrean (errealistagoa), ordea, arazoa gizarte kapitalistan ematen diren desberdintasun sozial eta ekonomikoen ondorioa da.
Beraz, eten digitalaren arazoari irtenbidea ematea ez da gauza erraza. zer egin dezake hezkuntza arazo honen aurrean? Testuan agertzen den lehenengo neurria, gizakien baldintza eta ezaugarriei moldatu gabeko azpiegiturak sortzea da. Hau da, pertsonek teknologia berrietara sarbide erraza izan behar dute. Esan beharra dago aurrekoarekin ez dela nahikoa, pertsonek prestakuntza jaso beharko dute, hots, alfabetatze digitala funtsezkoa da, horietatik etekin handiena eskuratzeko. Alfabetatze hau, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonengana hedatu behar da. Bestalde, gelako dinamikan, jardueretatik probetxu gorena lortzeko, irakasleek teknologia berrien inguruan formakuntza gehiago izan beharko dute. Gainera, autoreak dio enpresa eta hezkuntzaren arteko lankidetza estuagoa izatea beharrezkoa dela, enpresa eta industria mundutik eskuratu ahal ditugun esperientziak eta egokitzapenak hezkuntzaren munduan erabilgarriak izan ahal direlako. Azkenik, aipatu behar da adierazgarria dela eten digital ezberdinen oztopoak apurtzeko kontzientzia soziala sortzea beharrezkoa dela.

Orduan, zer egin dezakegu guk eskolan?
Hezkuntzak oso paper garrantzitsua du, bereziki, alfabetatze digitalaren bitartez. Alfabetatze digitala ez da soilik ordenagailuak fisikoki erabiltzen ikastea, baizik eta, IKT-ak modu kritikoan erabiltzen ikastea da. Gaur egun informazio asko dago eta hori modu kritikoan kudeatzen eta erabiltzen jakin behar dugu. Jarrera honi dagokionez, hezkuntzak eta, bereziki, eskolak eskuartze handia du. Lan hau aurrera eraman ahal izateko irakasleen formakuntza beharrezkoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario